Euskararako zubia, hutsetik hasi nahi duten donostiarrentzat
2026-10-05-an argitaratua - Bagera
Bagera Elkartea-k «Auzoko» saioak jarriko ditu abian Donostian, euskarara hutsetik hurbildu nahi duten pertsonentzat. Saioak irekiak, doakoak eta jostagarriak izango dira, eta aurretiazko inolako mailarik ez da behar. Astelehenetan 18:00etan eta asteazkenetan 11:00etan elkartuko dira, Bageraren egoitzan (Hernani kalea 15, behea). Lehen saioa urriaren 19an (astelehena) edo 21ean...
Jarraitu irakurtzen →Olatu artean euskaraz gozatzeko, surf ikastaroa irailaren 30ean!
2026-09-10-an argitaratua - Bagera - Euskara Tarteka surf ikastaroa
Udari agur esateko eta udazkenari indarrez ekiteko, Bagerako Tarteka egitasmoak plan ezin hobea prestatu du irailaren amaierarako: surf ikastaroa. Gazteen artean euskarazko harremanak estutzeko eta aisialdiaz komunitatean gozatzeko asmoz, oraingoan uretara egingo dugu salto. Ikastaroa Groseko Indarra Surf Eskolaren eskutik egingo dugu. Berdin dio inoiz taula baten gainean ibili ez bazara...
Jarraitu irakurtzen →Bagera izan da 2026ko Donostiako Piratetako Matti eta honakoa izan zen txupina botatzean zabaldu genuen mezua.
2026-09-01-an argitaratua - Bagera - Euskara Donostiako Piratak Aste Nagusia matti
Bagera Elkartearentzat ohore handia da aurten Matti izatea. 35 urte daramatza Bagerak gure hirian euskara normalizatzeko ahaleginean. Eta gaur, Matti izatearen aitortza honek indarra ematen digu, urtez urte eta erronkaz erronka, aurrera egiten jarraitzeko! 3 mezu argirekin gatoz: Lehenengoa: gero eta gertuago, gorroto diskurtsoak zabaltzen ari dira. Ez da gertakari isolatua, ezta...
Jarraitu irakurtzen →Ospa dezagun elkarrekin Aste Nagusia!
2026-08-06-an argitaratua - Bagera - Euskara Donostiako Piratak Aste Nagusia
Dagoeneko jakingo duzuenez, aurten Donostiako Piratek Bagera Elkartea izendatu dute Matti. Elkarteak 35 urte betetzen dituen honetan, eta euskarak bizi duen testuinguru konplexu honetan, oso pozgarria da elkartetik zein hiriko euskalgintzatik egiten dugun lana horrela aitortzea. Baina ongi dakigu Donostiako euskalgintza Bageratik harago ere saretu eta antolatzen dela. Horregatik, aitortza hau...
Jarraitu irakurtzen →2026-07-16-an argitaratua - Bagera
Aurtengo Aste Nagusia berezia izango da guretzat. Poz eta harrotasun handiz jakinarazi nahi dizuegu Donostiako Piratek Bagera hautatu dutela aurtengo Matti izateko. Hiriko mugimendu herritar eta euskaltzaletik jasotako aitortza honek indarberritu egin gaitu, egunero elkarrekin eraikitzen ari garen Donostia euskaldun, bizi eta parte-hartzaile horren erakusgarri baita. Olatu berean arraunean:...
Jarraitu irakurtzen →