HARRERA ETA EUSKARA

Donostiako Euskaltzaleen Topaketak 2025

2025-05-14 - Bagera

Euskaraldia hizkuntza-ohiturak astintzeko garaia da, baina baita hausnarketarako eta norabidea elkarrekin adosteko aukera ere. Hori dela eta, Donostiako euskaltzaleen topaketa antolatu dugu, Harrera eta Euskara izenburupean.

Topaketa hau San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 24an, 9:30etik 13:30era, eta Donostian euskara sustatzeko lanean ari garen pertsona, talde eta eragile guztiak gonbidatuta zaudete.

Helburua da harrera eta euskararen arteko loturaz hausnartzea:

  • Nola egin euskararen lekua hizkuntza aniztasunez betetako Donostian?

  • Zein praktikak eta ikuspegiak eragiten dute harrera euskaldunagoa izatea?

  • Zer rol dute auzoek, elkarteek eta herritarrek horretan?

Goiza elkarlanerako, esperientzien trukerako eta etorkizuna irudikatzeko gunea izango da. Denon ahotsa behar dugu, eta zurea ezinbestekoa da.

Bertaratzeko, mesedez bete galdetegi hau:

Izena emateko formularioa

Izen abizenak