2025ean Topaketen txanda izan da, Euskara eta harrera landu nahi ditugu, Donostian euskalgintzatik gaur gaurkoz egiten den harrera aztertu eta asetzen ez diren beharrak identifikatzeko, hori behar bezalakoa izan dadin zehaztu beharreko baldintzak identifikatuz eta horri aurre egiteko aldatu beharreko protokolo eta jarreren inguruan hausnartuz.
Taupa Mugimenduko aholkulariekin batera diseinatu dugu proiektua. Harreraren inguruan lan egiten duten eragile, elkarte eta administrazio publikoko sektoreak alde batetik eta harrera hartzaileak diren bizilagunak bestetik identifikatuz. Bakoitzak egiten duen lana eta dituen bizipenei aitortza eman eta harrera eta euskara gaitzat hartuz, beharrak eta hutsuneak identifikatu eta aurrera begira sortu beharreko baldintzak zehaztuz.
Horrez gain, Egia auzoak Auzoko elkarrizketak burutu digutu 2025ean Taupa Mugimenduarekin elkarlanean. Proiektuaren helburua, Egiako hizkuntza aniztasunaren egoeraz jabetzeaz gain, aurrerantzean hartu beharreko norabidea zuzentzen lagundu eta herritar zein eragile ezberdinekin dauden elkarlan aukerak aztertzea da.
2025eko proiektu horiez gain, urteroko Mintzalagun eta ulerlagun saioak eta bi urtean behin datorren Euskaraldia Tauparen gidaritzapean burutzen jarraituko dugu.
Urteetan zehar kolaboratu dugu Bagerak eta Hiru damatxok, urtero saiatzen gara elkarlanean euskararen aldeko proiektu edo egitasmoren bat aurrera ateratzen.
2023-2024 ikasturteetan Stand Up tailerra antolatu genuen elkarlanean. Stand Up tailerrak umorezko bakarrizketa bat idatzi eta antzezteko behar diren gaitasunak lantzea izan du xede.
Elkarrekin kooperatiba txikiarekin batera 2023-2024 ikasturten sortu genuen proiektu berri bat: Euskara zure lagun hoberena. Familia Laguna programako haurren euskara eta errendimendu akademikoa modu ludikoan indartzea du helburu egitasmoak. Ezinbestekoa iruditzen zaigu etorri berri diren ikasleei euskarazko aisialdiko baliabideak eta espazioak eskuratzeko aukera ematea. Arrakasta haundia eduki zuen ikasturtean eta hurrengo ikasturteetan ere egitasmoarekin aurrera jarraituko dugu.
Interesa duen oro jarri kontaktuan gurekin edo Elkarrekin kooperatibarekin!
Bagera eta Erroak-Sartu elkarteen lankidetzatik sortu zen Zatoz eta Goaz egitasmoa 2023-2024 ikasturtean, gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzako harrera saioak. Egistamosaren helburua, eskusioan dauden pertsonek modu integral batean gizarteratu eta bizi baldintza duinak edukitzea da, euskal kulturara urbilaraziz. Egitasmoa ikasturtero errepikatzeko helburua dugu elkarlanean.
Ezinbestekoa iruditzen zaigu Irutxulo Hitzarekin etengabeko elkarlanean aritzea. Alde batetik, harpidetza bateratua dugu elkarrekin euskararen komunitatera ahalik eta euskaldun gehiago hurbiltzeko. Izan ere, Donostian eragin nahi dugunok Bagerarekin ekiten dugulako eta Irutxulorekin zabaldu. Zirkulua itxiz.
Bestalde, 2024-2025 urtean elkarlanean ere abiarazi genuen "Bizirauten" egitasmoa, elkarrizketa-zikloaren bidez, euskararen aldeko sormen eta bizipen kolektiboak partekatuko diren egitasmoa, euskaltzaleen ahalduntzea eta aktibazioa sustatzeko. Edukitako arrakastari esker, 2025-2026 ikasturtean ere egingo dugu.