Bisita gidatuak

Donostian euskararen presentzian eta historian oinarritutako bisita gidatuak



Euskararen Donostia

Egun, euskararen egoera hobeto ulertzeko iragana ondo ezagutzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Euskarak izandako galeraren zergatiak ezgutzea garrantzitsua da. Izan ere, euskarak hainbat debeku eta oztopo jasan zituen eta horiek Donostian non eta nola gertatu ziren kontatuko dugu.

Horrekin batera, euskal jendarteak zein indar eta sormenarekin oztopo guzti horiei nola egin eta egiten dien aurre erakutsiko dugu.

Bisitaren nondik norakoak

Ordu eta erdiko iraupena duen ibilbide gidatuak hamabi geldialdi izango ditu. Horien artean, Donostiako udaletxea, Foru Aldundia, Herri Irratia, Konstituzio plaza, Sarriegi plaza eta kaia bisitatuko dira. Antzoki Zaharra ere bisitatuko da: bertan Indalezio Bizkarrondo Bilintx izango da hizpide. Mikel Laboa zenaren jaioetxean ere geldituko da ibilaldia.

Talde ezberdinentzako egokitutako aukerak.

Aurrekontua eta informazio gehiago: zerbitzuak@bagera.eus edo 943005074 telefono zenbakian.



Bertsolaritza Donostian barrena

Ibilbide hau, iraganetik orainera egindako bidaia bat dela esan dezakegu, Euskal Herri mailan kokatu daitezken pasarteak nahiz Donostiako bertsolaritzarekin zuzenki lotutako pasarteak ezagutzeko aukera eskaintzen ditu bisita gidatu honek.

Bertsolaritza eta Donostia elkartu ditugu. Parte zaharreko kaleetan barrena, Donostian bertsolaritzak izan duen papera eta hartu dituen forma ezberdinak islatzen ahalegindu gara. Izan ere, bertsolaritzak garrantzia eta presentzia nabarmena izan du hiriko hainbat txokotan. Egun ere, hala izaten jarraitzen du, eta presentzia hori non eta nola ikus daitekeen ere entzungo duzu bisita gidatu honetan.

Bisitaren nondik norakoak

Ordubeteko iraupena duen ibilbide gidatuak zortzi geldialdi izango ditu. Horien artean, Antzoki Zaharra, Kaia, Apaizen pasealekua, Plaza Berria, San Joan kalea. 

Talde ezberdinentzako egokitutako aukerak.

Aurrekontua eta informazio gehiago: zerbitzuak@bagera.eus edo 943005074 telefono zenbakian.