2024-06-04 - Bagera
Maiatzaren 25ean aurkeztu genuen Plan Biribila. Aurrez aipatu bezala, bi urteko lanketak bost urterako plan estratigiko bat garatzea ekarri du. Eta hori izan da gerora etorri diren beste hainbat aldaketarako abiapuntua. Horiek denak eta gehiago aurkezteko egin genuen Plan biribil hura.
Hain zuzen ere, 2024-2028 uteei begirako Plan Estrategikoa aurkeztu genuen lehenengo Maddi Juanikorena eta Leire Gallastegiren eskutik. Hementxe duzue lotura Plan Estrategikoa osotasunez irakurri ahal izateko.
Jarraian, Bikografiak saioaren azken atala gauzatu zen. Nola ez, hainbeste urteren ondoren amaiera eman dion egitasmo honek ezin agur hobea izan zuen zuzeneko atal bereziarekin. Bageraren orbitan dabiltzan Ohiana Maritorena eta Adur Tolosa elkarrizketatu zituen Maialen Sorzabalbere gidoilari eta aktoreak.
Ondoren, berrikuntzekin jarraituz, Amets Ibero eta Mikel Irazusta Bagerako kideek, elkartearen irudi berrituarekin batera nortasun dinamiko eta ekintzailea geureganatu dugula azaldu zuten. Gainera, MAREA ALDATZERA GOAZ lelopean Donostiako euskaltzaleak aktibatzeko asmoz, komunikazio eta bazkide kanpaina berri bat iragarri genuen.
Azkenik, Nerea Arriola umoregileak Donostiar euskaltzaleak euskararen aldeko hitzetatik ekintzetara igarotzeko animatu zituen mezu motz eta argi batekin: BATU, SORTU, EGIN eta ZABALDU.
Laburbilduz:
Marea aldatzera goaz batuz, sortuz, eginez eta zabalduz.