Pribatutasun politika

1.Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak eta harremanak kudeatzeko eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko tratamenduaren beharra, zuk emandako baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzea edota tratamenduaren erantzulearen legezko interesa dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

2.Datu pertsonalak biltzea

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, formularioa erabiltzeko), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ezin izatea erabiltzailearen eskaera artatu.

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta legezko tutoreen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.

Interesdunak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartzen badu bere irudia eta ahotsa tratatua izan daiteke eta elkarteak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratua izan daiteke (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak bere datu pertsonalei buruzko eskubideak edonoiz erabili ditzake.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.

3.Sarbide-gakoen erabilera

Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.

Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteari.

4.Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen menpe.

5.BAGERAren presentzia Sare Sozialetan

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Facebook, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

6.Segurtasun-neurriak

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen erantzukizunpekoak.

7.Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 005 074 telefono zenbakia edo idazkaritza@bagera.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

8.Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari (Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea), helbide honetara: Hernani kalea, 15, behea – 20004 Donostia (Gipuzkoa) edo, bestela, idazkaritza@bagera.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

9.Trafiko-datuak

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzailea informatuta gelditzen da Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen den bakoitzean. Horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

10.Indarraldia

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

11.Jurisdikzioa

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.