Lan poltsa

Bageran aldizkako lanak egiteko lan poltsa ireki dugu

2024-02-19 - Bagera - Lan poltsa

Ikaslea zara baina lan munduan sartzen hastea gustatuko litzaizuke?

Haurrei klase partikularrak emateaz nazkatuta zaude?

Aldizkako lanak egitea interesatuko litzaizuke?

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin lan egiteko lan-poltsa plazaratu dugu!

Hurrengo formularioa bete besterik ez duzu egin behar eta urtean zehar aterako diren egitasmoetan zurekin kontatuko dugu!

 

*Hasiera batean lan-poltsa hau aldizkako lanak suertatzen direnean erabiliko da. Hala ere, lantaldean postu egonkor bat aterako balitz poltsa honetara joko genuke lanpostua betetzeko pertsonaren bila.