2021-01-18 - Bagera
Urtarrilaren 19an hasiko da Atzean Zuloaren laugarren denboraldia. Martxoaren 12a bitartean, ostiralero esketx bat zabalduko dugu sare sozialetan (twitter, facebook, youtube eta telegram kanala). Orotara 8 esketx izango dira eta aurreko denboraldietan bezala, Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua izango dira aktoreak. Atzean Zuloa 2018an, Bagera Elkarteak Hiru Damatxorekin batera ...
Jarraitu irakurtzen →2021-01-12 - Bagera
Plaza kopurua bete delako itxarote zerrenda zabaldu dugu. Gaztelerazko esamoldeetara jotzeko ohitura duzu? Euskara jatorrean nola esan ikasteko euskal lokuzio tailerra antolatu du Bagera Elkarteak. Otsailaren 1ean hasita (astelehenero) 18:00etatik 20:00etara izango da eta Joxerra Gartzia izango da ikastaroaren emailea. Orotara 8 ordu, 4 saio. EGUNAK: otsailak 1, 8, 15 eta 22....
Jarraitu irakurtzen →2021-01-07 - Bagera - Zineforuma Korasagasti Asier Susaeta
Urtarrilaren 13an Korosagasti dokumentala ikusteko aukera izango dugu Bageraren Zineforumean. 1926ko azaroa. Beizamako Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. Marroquín epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonekiko egingo du lehen...
Jarraitu irakurtzen →2021-01-07 - Bagera - Mintzapraktika bidelariak bidelagunak Mintzalaguna
2020-2021 Mintzalagunen 2. matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea Urtarrilaren 7tik 25era izango da. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da. Nola funtzionatzen du? 3-4 laguneko taldeak osatzen dira. Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira. Taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa...
Jarraitu irakurtzen →2020-12-14 - Bagera
Abenduko Bageraren Zineforumean Dilili Parisen filma proiektatuko dugu. Dilili Parisen 2018ko Michel Ocelot frantziar zinema zuzendariaren marrazki biziduneko filma da. Dililik, Kaledonia Berriko neskatoak, bere lagun banatzailearen laguntza du Parisen, Belle Époque garaian, gertatzen ari diren neska gazteen bahiketa misteriotsuak argitzeko. Bere ikerketa-lanetan ohiz kanpoko zenbait...
Jarraitu irakurtzen →