3, 2, 1 … ekin! Bideo lehiaketaren irabazleak

2022-01-17 - Bagera

Urtarrilaren 14an, 3, 2, 1 ... ekin! I. Bideo lehiaketaren sari banaketa egin dugu Larrotxene Kultur Etxean.

3, 2, 1 … ekin! Donostiako 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako bideo lehiaketa izan da. Bertan, bideo baten bidez, parte hartzaileek, beraien jakintza, bereziki praktikoa, modu didaktiko batean azaldu dute.

Oso pozik gaude izandako harrerarengatik; 54 bideo tutorial aurkeztu dira eta  6 ikastetxek parte hartu dute egitasmoan (San Luis Lasalle, Mary Ward, Zurriola, Peñaflorida, Axular lizeoa eta Lauazeta).

Lehenik, publikoaren saria banatu dugu. Ikusleek abenduaren 20tik 27ra bozkatzeko aukera izan zuten bageraren webgunearen bitartez.

273 bozka jaso ziren orotara. Hona hemen 3 bideo bozkatuenak:

Bigarrenik, epaimahaikideen saria banatu dugu.

Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Lander Arretxea Bereziartua (Hiru damatxo), Aiora Mujika San Sebastian (Probatxo) eta Ander Edo Martin.

Hona hemen 3 bideo finalistak:

 

Publikoaren saria

Bozka gehien jaso dituen bideoa (60 bozkekin)… Carla Urbistondoren Non flotatzen dugu gehiago, itsasoan edo igerilekuan? Bideo tutoriala izan da.

Epamahaikideen saria

Unai Llorensen Minecraften burdin makina nola egin bideo izan da.

Mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztioi baita Donostia Kulturari, Larrotxene Kultur Etxeari eta Gazteria sailari ere.