2022-01-18 - Bagera
Hastear da Atzean Zuloa umorezko bideoen bosgarren denboraldia
Hastear da Atzean Zuloa bideo sortaren bosgarren denboraldia. Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktore donostiarrek gorpuzten dituzten pertsonaiak izango dira, beste behin, umorezko ikus-entzunezko hauen protagonista.
Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. 2018an hasi zen, eta 2022ean 5. denboraldiari ekingo diote. 32 pertsona mota eta bere herrenak irudikatu dituzte dagoeneko, eta beste hamarrekin osatuko dute euskal gazteriaren erretratu zabala izateko bokazioa duen bilduma.
Berezitasun gisa, denboraldi berria osatuko duten 10 bideoetatik bat ikusleen esku nahi izan dute utzi. Hauxe da sareetan bota duten galdera: zein pertsona mota irudikatu beharko genuke datorren denboraldi honetan?
Proposamen guztien artean bat hautatuko dute, eta proposamena egin duenak kamiseta bat jasoko du opari.
Ikusi atal guztiak: http://atzeanzuloa.eus
Harpidetu Telegram kanalera: http://t.me/atzeanzuloa
Sareetan: Atzean Zuloa-eko yotubeko kanalean, facebooken eta twitterren