Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Hastear da Atzean Zuloaren 5. denboraldia!

Hastear da Atzean Zuloaren 5. denboraldia!

2022-01-18 - Bagera

Hastear da Atzean Zuloa umorezko bideoen bosgarren denboraldia Hastear da Atzean Zuloa bideo sortaren bosgarren denboraldia. Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktore donostiarrek gorpuzten dituzten pertsonaiak izango dira, beste behin, umorezko ikus-entzunezko hauen protagonista. Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko...

Jarraitu irakurtzen →

3, 2, 1 … ekin! Bideo lehiaketaren irabazleak

2022-01-17 - Bagera

Urtarrilaren 14an, 3, 2, 1 ... ekin! I. Bideo lehiaketaren sari banaketa egin dugu Larrotxene Kultur Etxean. 3, 2, 1 … ekin! Donostiako 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako bideo lehiaketa izan da. Bertan, bideo baten bidez, parte hartzaileek, beraien jakintza, bereziki praktikoa, modu didaktiko batean azaldu dute. Oso pozik gaude izandako harrerarengatik; 54 bideo tutorial...

Jarraitu irakurtzen →

Bozkatu 3, 2, 1 ekin! I. Bideo lehiaketarako lanik onena

2021-12-20 - Bagera

3, 2, 1 … ekin! Bideo lehiaketa Donostiako 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa berria da. Lanik gogokoena bozkatzeko epea abenduaren 20tik abenduaren 27ra izango da. Boto gehien jasotzen dituen bideoak publikoaren saria irabaziko du. Sari banaketa, Urtarrilaren 14an Larrotxene Kultur Etxean egingo dugu arratsaldeko 18:00etan. Bertan, epaimahaikideen saria eta...

Jarraitu irakurtzen →

Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna

Bageraren Zineforuma

2021-12-13 - Bagera - Euskara Dokumentala Zineforuma Jantzari tradizioa parekidetasuna

Abenduren 16an, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean urteko azken Zineforuma izango da Jantzari dokumentala ikusteko aukera izango dugu bertan. Emakumeek Euskal Herriko plazetan tokia nola hartu duten lantzen du dokumentalak, dantzaren bidez. Ondoren June Guenetxea dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia egingo dugu Ander Gisasolak gidatuta. 2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz...

Jarraitu irakurtzen →

Euskararen Nazioarteko Eguna 2021

Euskarak 365 egun

2021-11-12 - Bagera

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta (abenduak 3), jarduera ezberdinak antolatu dira azaroaren 16tik abenduaren 5era Donostiako hainbat auzotan. Hona hemen auzoetako egitarauak: Aiete, Altza, Amara, Amara Berri, Antigua, Egia, Gros, Ibaeta, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera,  Martutene, Morlans, Parte Zaharra....

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • ...
  • 61
  • 62
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.