Azaroaren 7an zeramika tailerra antolatu dugu Tarteka egitasmoaren barruan.
2025-10-07-an argitaratua - Bagera - Euskara Tailerra Tarteka plana
Azaroaren 7an, 17:30ean, 90 minutuko zeramika tailerra egingo dugu TARTEKA egitasmoaren barruan. Saio praktikoa izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak pieza bat landu eta etxera eramango du. Tailerra Groseko Barro Cerámicaren eskutik jasoko dugu! Zer da TARTEKA? Bageraren egitasmoa da, 18–30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Helburua: euskaraz sozializatzeko plan informalak...
Jarraitu irakurtzen →Urriaren 19ra arte egongo da Mintzalagunean izena emateko aukera zabalik.
2025-09-29-an argitaratua - Bagera - Euskara Mintzapraktika Mintzalaguna
Ireki dugu Mintzalagunen izen-ematea Bageran. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena, urte osorako kuotarekin: 30 €. Zer da Mintzalaguna? Euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko mintzapraktika egitasmoa: astean behin ordu beteko saioak, 4–6 laguneko taldeetan, bidelagun baten laguntzaz. Helburua egunerokoan euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza irabaztea da. Nola eman izena?...
Jarraitu irakurtzen →Irailaren 18an arratsaldeko 18:00etan surf ikastaroa antolatu dugu Groseko Surf Indarrarekin elkarlanean.
2025-09-05-an argitaratua - Bagera
TARTEKA egitasmoak olatuetara eramango gaitu irailean: Groseko Surf Indarrarekin elkarlanean antolatutako surf ikastaroa izango da irailaren 18an, 18:00etan, 90 minutuz. Saioa Zurriola hondartzan egingo da, eta bi talde antolatuko dira: hasiberrientzat eta maila ertainekoentzat. Zer da TARTEKA? Bageraren egitasmoa da, 18–30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Helburua euskaraz...
Jarraitu irakurtzen →Donostiako terraza araudi berria ikusgai eta erreklamazioak egiteko epea zabalik dago abuzutaren 6a arte.
2025-07-16-an argitaratua - Bagera
Donostiako Udalak ostalaritzako lurzoru publikoa okupatzeko ordenantzaren bigarren aldaketa onartu du hasiera batean, eta dagoeneko jendaurrean dago, nahi duen orok alegazioak aurkeztu ahal izateko. Araudi berria ez dago erraz aurkitzeko moduan, baina udalaren webgunean iragarki-taulan ikus daiteke. Abuztuaren 6a baino lehen aurkeztu behar dira erreklamazioak, udalaren erregistro ofizialaren...
Jarraitu irakurtzen →Ekainaren 20an egin genuen Kantua ta Zikina TARTEKA egitasmoaren barruan.
2025-07-16-an argitaratua - Bagera
Kantua ta Zikina: Tarteka egitasmoaren hirugarren saioa Ekainaren 20an egin genuen Kantua ta Zikina, Tarteka egitasmoaren barruan. Tarteka ekimenaren helburua euskarazko harremanak sustatzea da 18-30 urte bitarteko gazteen artean, eta ekainaren 20ko saioan kantujira berezi bat antolatu genuen Kantauri kofradiako lagunekin. Musikaz lagunduta, Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili ginen kantuan...
Jarraitu irakurtzen →