TARTEKA: Eskuak zikindu eta sormena lantzeko, zeramika tailerra!

Tarteka egitasmoaren hurrengo plana zeramika tailerra izango da!

2026-10-13 - Bagera - Euskara Tailerra Tarteka

Udazkeneko arratsaldeetarako plan ezberdin eta sortzaile baten bila zabiltza? Udari agur esan eta gero, Bagerako Tarteka egitasmoak plan aproposa prestatu du sormena lantzeko: zeramika tailerra egingo dugu urriaren amaieran.

Oraingoan, Barro Cerámica-ren (Gros auzoa) eskutik murgilduko gara buztinaren munduan. Beti bezala, helburua 18 eta 35 urte bitarteko gazteak elkartzea, gure arteko euskarazko sareak ehuntzea eta, bide batez, ezer ez genekien diziplina berri bat ezagutzea izango da. Eskuak zikindu eta arratsalde polita pasatzeko aitzakia ezin hobea!

Hitzorduaren informazioa:

  • Eguna: Urriak 30, ostirala.

  • Ordua: 18:00etan.

  • Lekua: Barro Cerámica (Gros auzoa).

  • Norentzat: 18-35 urte bitarteko gazteentzat.

  • Prezioa: 15 euro (Bagerako bazkideentzat 10 euro).

  • Izen-emateko azken eguna: Urriak 23.

Plazak mugatuak direnez, ez lo hartu! Zure lekua ziurtatzeko eta izena emateko, bete azpiko galdetegia urriaren 23a baino lehen.

Izena emateko formularioa

Emaila
Izen abizenak
Telefonoa