Hizkuntza baten berreskuratze bidean garrantzi handikoa da hizkuntza horren erabilera garatzea hainbat esparrutan: irakaskuntzan, hedabideetan, corpusean, lan munduan, kulturan eta administrazio publikoan. Euskararen berreskurapenerako aurrera eraman diren ekimen guztiak martxan jartzerakoan funtsezkoak izan dira mugimendu sozialak, herri mailakoak naiz nazio mailakoak.
Ibilbide honetan Donostian euskararen berreskurapenean klabeak izan diren hainbat momentu historiko, ekimen, erabaki, pertsonaia, toki, etab. bisitatuko ditugu.