Euskaraz ala erdaraz egin izan da Donostian, joan den mendeetan? Erdaraz egin denean, zer erdaraz? Noiz egin izan da euskaraz, eta noiz erdaraz? Hitzez ala idatziz egin izan da euskaraz / erdaraz? Zer lekutan, eta zer gairi buruz, egin izan da batean edo bestean? Nork-norekin egin izan du horrela?
Galdera askotxo dira horiek. Eskain ditzakegun erantzunak, aldiz, ahulak dira, xumeak. Duda-mudazkoak ere bai, hainbat kasutan.
Erantzun osorik ez, baina hainbat azalpen bildu ditugu hemen, Mikel Zalbideren ahaleginari esker.
Oharra: nolabaiteko gizarte-dimentsioa izan duen mintzajarduna hartu da kontuan lan honetan, gertakari bakan eta isolatuak alde batera utzirik. Unean uneko gertakari horiek alde batera uzten baditugu, badirudi sei bat hizkuntzak bere arrastoa utzi duela Donostiako perspektiba soziohistorikoan: esan dezagun, laburbilduz, latinak, gaskoi-erdarak, euskarak, gaztelaniak, frantsesak eta, antza, esterlin-hansatarren behe-alemanak berariazko leku(txo)a izanik dutela Donostiako historian. Leku zabal, iraunkor eta ondorio sakonekoa izan dute batzuek, edota aski axalekoa (eta ez hain iraupen luzekoa) besteek.
1.- Latina:
2.- Gaskoi-Erdara
3.- Euskara (I)
4.- Euskara (II)
5.- Euskara (III)
6.- Gaztelania
7.- Frantsesa
8.- Esterlin-Hansatarren hizkuntza(k)
Aurrekoak baino nabarmen ahulagoa da zati hau, dokumentazio faltagatik. Oinarri ahuleko, baina ez asmakeria hutsezko, dedukzio-lana da.