2020-12-14 - Bagera
Abenduko Bageraren Zineforumean Dilili Parisen filma proiektatuko dugu. Dilili Parisen 2018ko Michel Ocelot frantziar zinema zuzendariaren marrazki biziduneko filma da. Dililik, Kaledonia Berriko neskatoak, bere lagun banatzailearen laguntza du Parisen, Belle Époque garaian, gertatzen ari diren neska gazteen bahiketa misteriotsuak argitzeko. Bere ikerketa-lanetan ohiz kanpoko zenbait...
Jarraitu irakurtzen →2020-11-30 - Bagera
Guraso eta euskaltzale talde batek kanpaina abiatu dugu Disneyk bere produktuak eta, bereziki, Disney+ plataforma, euskaraz eskaini dezan lortzeko. Enekantak eta Pirritx eta Porrotxez gain Euskal Herriko haurrek Frozen, Ice Age, Star Wars eta abar ikusten dituzte. Disney multinazionalak eta bere menpeko Pixar, Marvel eta abarrek sorturiko filmak eta telesailak espainolez...
Jarraitu irakurtzen →2020-11-26 - Bagera - Euskara Jardunaldiak diskurtsoak kike amonarriz jone miren hernandez Miren Artetxe Lander Arbelaitz
Azaroaren 14an Bageraren jardunaldia antolatu genuen San Telmo Museoan "Euskararen diskurtsoak. Zaharrak berri?" izenburupean. Euskararen inguruan azken urteetan ematen ari diren diskurtso ezberdinak izango genituen hizpide. Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista), Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea) eta Miren Artetxe...
Jarraitu irakurtzen →2020-11-25 - Bagera
Mintzodromoarekin Euskaraldiari amaiera ezin hobea emango diogu! Abenduaren 5ean, 12:00etan internet bidez elkartuko gara. Bestetik, Euskaraldian parte hartuko dugu Mintzalagunok. Izan ere, urte guztian zehar gure Mintzalagun taldeak Arigune dira. Eta zu, parte hartzeko prest? Covid 19aren ondorioz, udaberrian Mintzalagunok gure ohiko jarduera moldatua behar izan genuen, sarera jauzia...
Jarraitu irakurtzen →2020-11-20 - Bagera
Azaroko Bikografiak saioan Usua de la Fuenteren (Niña Coyote bateria jolea) eta Getari Etxegarairen (euskal aktore eta zuzendaria) ibilbideak ezagutzeko aukera izango dugu. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastuko dugu. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen...
Jarraitu irakurtzen →