Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Azkenean 2022. urtea bukatzera doa!

2022-12-24 - Joseba

Korrika, Euskaraldia, Durangoko Azoka, Bertso finala,… Euskaltzalerik bizirik geratu al da? Bai, bagera! Eta 2023an ere bizirik, umoretsu eta ilusioz jarraituko dugu gurean. Mila esker, Intza, Enecoach, Xabier, Jose Luis, Eider, Unai, Kipi, Izaro eta Aitor, bideo polit hau sortu eta eskaintzeagatik urteari amaiera emateko!  ...

Jarraitu irakurtzen →

Elbira Zipitria gugan.

Kantujira berezia

2022-12-14 - Joseba

Dakizuen bezala, azken hilabete hauetan Elbira Zipitria maistra omentzeko hainbat ekimen sorta egin ditugu eta abenduaren 17an, larunbatarekin, beste ekitaldi bat izango dugu: Kantujira. 12:00etan hasiko da Fermin Calbeton kaletik. Kalejiran zehar, txistulariak, bertsolariak eta dantzariak izango ditugu...

Jarraitu irakurtzen →

Bagerakideak Kontari

Ìpar Amerikako herri indigenak. Ander Trigo

2022-12-13 - Joseba

Adituak izatera iritsi gabe, lana dela, edota zaletasunen bat dela, denok gaude hainbat gaitan bereziki jantzita. Pentsa zer nolako altxorra egongo den 500 bat bazkideko elkarte bateko kideengan! Aberastasun hori Donostiako euskaldunen eskura jartzea merezi duelakoan, Bagera elkarteak `Bagerakide kontari´ ekimena abiatzea erabaki du. Asmoa da Bagerakideei eta haien ingurukoei aukera...

Jarraitu irakurtzen →

Nerea Arriola eta Oier Gullian.

Bi ibilbide elkarrizketan.

2022-11-29 - Joseba

Bagerak antolatzen duen “Bikografiak” saioa Donostiarekin lotura duten bi lagunen ibilbidea errepasatzen duen solasaldia da. Oraingoan, Oier Guillan eta Nerea Arriolaren biografiak ezagutzeko aukera izango dugu. Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte kazetariak egingo ditu gidari lanak. Saioa aurrez aurre ikusteko auke- ra izango da abenduaren 12an, 18:00etan, Teila Fabrikan (Egia)....

Jarraitu irakurtzen →

Elbira Zipitria gugan.

Josu Martinezen “Anti” film laburra proiekzioa San Telmon eta solasaldia.

2022-11-21 - Joseba

Hilaren 23an Elbira Zipitria omentze aldera sortutako egitarauaren bigarren ekitaldia izango dugu. Oraingoan, Josu Martinezen “Anti” film laburra proiektatuko da San Telmo Museoan, 19:00tan. Jarraian Oihana Maritorenak gidatutako solasaldia izango dugu, Ainize Madariaga, Kontxita Beitia eta Jone Forcada gonbidatuekin.   ...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • ...
  • 66
  • 67
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.