Elbira Zipitria gugan.

Kantujira berezia

2022-12-14 - Joseba

Dakizuen bezala, azken hilabete hauetan Elbira Zipitria maistra omentzeko hainbat ekimen sorta egin ditugu eta abenduaren 17an, larunbatarekin, beste ekitaldi bat izango dugu: Kantujira. 12:00etan hasiko da Fermin Calbeton kaletik. Kalejiran zehar, txistulariak, bertsolariak eta dantzariak izango ditugu gurekin.