2026-06-30 - Bagera - Euskara Tarteka garagardo dastaketa Gros
Udari giro ederrean ekiteko, Bagerako Tarteka egitasmoak plan freskagarri bat prestatu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat: garagardo dastaketa egingo dugu Gros auzoko Mala Gissonan.
Aurreko ekintzetan bezala (hala nola, eskalada edo sukaldaritza tailerrean), gure helburua gazteen artean euskarazko harreman sarea sortzea, finkatzea eta aisialdiaz euskara hutsean gozatzea da. Oraingoan, Mala Gissonaren eskutik egingo dugu saioa, haien ezagutza eta garagardoak dastatuz.
Osteguneko pintxopotearen zoramena hasi aurretik elkartuko gara; arratsalde ederra pasatzeko, garagardo ezberdinak probatzeko eta giro ezin hobean lagun berriak egiteko aitzakia paregabea izango da.
Hitzorduaren datu praktikoak:
Eguna: Uztailak 9, osteguna.
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Mala Gissonan (Gros).
Norentzat: 18-35 urte bitarteko gazteentzat.
Prezioa: 12€ (Bagerako bazkideek 10€).
Plazak mugatuak dira, beraz, ez utzi azken unerako! Zure lekua gordetzeko eta izena emateko bete hurrengo galdetegia.
Animatu eta zatoz gurekin topa egitera!