Auzoko jaia Arrasaten

Aniztasunean euskaraz bizi

2022-06-01 - Bagera

Arrasaten elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Ekainaren 12an izango da zita, igandearekin, goizeko 11:00etan hasita. Jaia baina, herritar guztiei zabalik egongo da eta horretarako, adin tarte guztietara egokitutako egitaraua osatu da. Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ezagutzeko aukera emango du jaiak beste behin ere.

Donostiako Auzokoko egitasmoan parte hartu duten 15-20 bat lagun bertaratuko gara. Egun osoa pasako dugu bertan beste herritako Auzokoko partaideak ezagutzen eta hizkuntza aniztasunaz hausnartzen.