Atzean Zuloa

Denboraldiko azken bideo

2020-04-24 - Bagera

Gaur argitaratu dugu Atzean Zuloakeko 3. denboraldiko azken bideoa. Orotara 10 esketx argitaratu ditugu eta konfinamendu egoerarekin lotutako beste bi #BirusTrack: Bozgorailu ibiltaria eta Azal lodikoa.

Antzean Zuloak proiektua, 2018an sortu genuen eta helburu nagusia, gazteen interesa piztea izan zen umorezkoa eta zirikatzailea izango ziren ikus-entzunezko pilulen bitartez.

Gure eskerrak gure jarraitzaile guztiei, Ivan Aizpururi eta Nerea Aranbururi (egitasmo honen parte izateagatik) eta Hiru Damatxoko kideei egindako lan zoragarriarengatik.

Bideoak ikusgai daude Atzean Zuloakeko Youtube kanalean.