Atzean Zuloa

Ironia eta umorearen bidetik, gehienok gugan ditugun kontraesanetan arakatuz.

Ausartuko zara zulotik begiratzen?



Ikus-entzunezko umorezko esketxak

Antzean Zuloa proiektua, 2018an sortu genuen eta helburu nagusia, gazteen interesa piztea izan zen umorezkoa eta zirikatzailea izango ziren ikus-entzunezko pilulen bitartez. Hasieran 4 perfil sortu genituen: Internazionala, munduko hiritarra, praktikoa eta abertzalea.

Bideo sorta horietan, euskararekiko zenbait jarrera deseraikitzea zen helburua era anonimo batean. Beti ere, ironia eta umorearen bidetik, gehienok gugan ditugun kontraesanetan arakatuz. Beste modu batetara esanda, nor bere erosotasunetik ez ateratzeko erabiltzen ditugun diskurtso eta jarrerak deseraiki nahi genituen.

2019an, berriz, proiektuari jarraipena eman genion eta beste 8 bideo labur sortu genituen. Oraingoan, Donostiara ekarrita eta perfil ezberdinak aukeratu genituen: Femilistoa, ekintzailea, Sagardo aditua, Iheslaria, Gazte Zaharrunoa, Mokofin Donostiarra, Euskararen Talibana eta Garbi Janzalea.

Arez geroztik, urtero 8 bideo labur sorta argitaratu ditugu Hiru Damatxo komunikazio taldearekin elkarlanean.

Ausartuko zara zulotik begiratzen?

Ikusi atal guztiak: http://atzeanzuloa.eus

Harpidetu Telegram kanalera: http://t.me/atzeanzuloa

Sareetan: Atzean Zuloa-eko yotubeko kanalean, facebooken eta twitterren