Atzean Zuloa

badator 3. denboraldia

2020-02-07 - Bagera

Atzean Zuloa youtubeko kanalak denboraldi berri bati ekin dio, ostiralero bideo bat argitaratzeko ohitura berreskuratuz.

Antzean Zuloa proiektua, 2018an sortu genuen eta helburu nagusia, gazteen interesa piztea izan zen umorezkoa eta zirikatzailea izango ziren ikus-entzunezko pilulen bitartez.

Hirugarren denboraldi honekin, 2018ko azaroan sorturiko kanalak jarraipena emango dio orain arte argitaratutako bideo sortari. Ostiralero bideo bat aterako dugu hemendik aurrera, guztira hamar pertsonaia berri aurkezteko.Hona hemen denboraldiko lehen bideoa: "Begirale eternoa".

Ausartuko zara zulotik begiratzen?