2020-04-23 - Bagera - Euskara Mintzapraktika Mintzalagunak
Itxialdiak irauten duen bitartean Mintzalagun taldeak online jarraitzen ari dira elkartzen mintzapraktika egiteko.
Ehunaka lagun dira Mintzalagun egitasmoan parte hartzen dutenak ikasturtean zehar mintzamena lantzeko. Talde txikietan bildu ohi dira, 3-4 lagun, astero astero ordubetez Donostiako txoko ezberdinetan.
Koronabirusa dela eta, ordea, aurrez aurre elkartzeko ezintasuna ikusirik, online saioetan hasi dira elkartzen, harremanak mantenduz eta euskara praktikatzen jarraitzeko gogotsu. Batzuk, ordenagailutik, besteak, mugikorretik. Jitsi, Skype, whatsapp,... norbera erosoen sentitzen den, edo teknologiak aukera ematen dien heinean, euskara praktikatzeko aukera zabaduz.
Jarrai dezagun Donostiako euskarararen erabileran eragiten! Jarrai dezagun mingainak dantzan jartzen!