Mintzalaguna

Mintzalaguna egitasmoan parte hartu

Lagunak egin eta ondo pasa euskara praktikatu edo praktikatzen lagunduz



Modu atsegin, hurbil eta parte hartzailean praktikatu

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Mintzapraktika talde bakoitzean hiru edo lau lagun izaten dira, modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.

Mintzalaguna 2024-2025 ikasturtean parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 25era zabalik.

 

Behar eta gogoen araberako taldeak

Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Mintzalagunak egitasmoan

Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

Mintzalagun
taldeak

3-4 laguneko taldeak osatzen dira. Astean behin ordubetez elkartzen dira gutxienez. Lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, hondartzan, paseatuz, kiroldegian….

 

Ekintza
osagarriak

Hilabetean behin, irteerak antolatzen dira euskara praktikatzeko, mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko eta Donostiako euskaldunon sarea handitzeko asmoz.

 

 

6.000

Mintzalagun Euskal Herrian

23

Urte sortu genuela

95

Herritan jarduna

12

erakunde partehartzaile

30.000

Mintzalagun eta gehituz

 

 

ZATOZ MINTZALAGUNERA!

Mila arrazoi mintzalagun izateko!

Bidelariak

Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.

BIDELARIAK euskaraz egiteko

Bidelagunak

Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.

BIDELAGUN euskaraz laguntzeko