Gustura egingo nuke zurekin

2019-09-20 - Bagera

Lagunduko didazu?

Zu ere izan zaitezke Mintzalagun egitasmoko kide

Mintzalaguna, mintzapraktika  egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen.

Horregatik, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.

Animatu eta eman izena