Euskaltzaleei deialdia

Donostiako euskararen erabileran eragin nahi duzu?

2018-12-12 - Bagera

2018-2019 ikasturteko Mintzalagun taldeak osatu ditugu baina oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu.

Mintzalaguna, mintzapraktika  egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen. Aurten 20 lagun ditugu mintzapraktika egiteko zain.

Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Parte hartzeko prest?

Ditugun beharrak hauexek dira:

Astelehen, asteazken edo ostiraletan 12:30etatik 16:30etara.

Asteartetan 12:00etatik 13:00ak bitartean.

Asteazkenetan 10:00etan (Antiguan).

Asteazkenetan 11:00etan.

Ostegunetan 09:00etatik aurrera.

Asteburuetan arratsaldez.

Hala ere, beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ongi etorria izango da.

Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu deitu 943005074 telefono zenbakia edo mezua bidali mintzalaguna@bagera.eus helbidera.

Lagundu jauzi egiten!

Parte hartzeko interesa dut