2016-11-22 - Bagera
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 170 jarduera antolatu dira azaroaren 23etik abenduaren 4ra Donostiako auzo eta herrietan.
Hona hemen auzo eta herrietako egitarauak: Aiete, Altza, Amara, Amara Berri, Añorga, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Martutene, Parte Zaharra.
Eta nola ez, aurtengoan ere, Bagera Elkarteak ere zenbait ekimen antolatuko ditu:
Azaroaren 24an, Bagera Elkartean, 19:00etan “Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa” solasaldia.
Abenduaren 2an, San Telmo Museoan, 10:00etatik 12:00etara Mintzodromoa (egun horretan tartetxoren bat baduzu zalantzarik ez izan eta lehenbailehen Bagera Elkartera deitu).
Abenduaren 2an, Udaletxeko Pleno Aretoan, 18:30etan Zer egin dezaket nik euskararen alde? 2016 Adibide Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldian eusKarriak proiektua aurkeztuko dugu.
Abenduaren 3an, Parte Zaharreko Plaza Berrian, 18:30etatik aurrera Erromeria arratsaldeko.
Besteik, Bagera Elkarteak ere