Mintzodromoa

Jarri mingaina dantzan!

Animatu Mintzodromora!



Probatuz gero, gustatuko zaizu

Mintzodromoak antolatzen ditu bagerak Donostiako Euskaltegi, Udaleko Euskara Zerbitzu eta San Telmo Museoarekin elkarlanean. Helburua mingaina dantzan jartzea da: euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, aukera hori ematea euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea, helburua, azken finean, euskara eta euskaraz partekatzea.

4 mintzodromo urtean

Urtean, gutxienez, lau mintzodromo antolatzen dira San Telmo Museoan.

Lehena; Aste Santua baino lehen, bestea; uda baino lehen, urrian hirugarrena eta Euskararen Nazioarteko Egunean laugarrena. Horiez gain, auzoetan edo/eta egun berezietan ere antolatu ohi ditu Bagerak Mintzodromoak.

Nola?

Hiru gai izaten dira hizketagai, launaka eseritako mahaiaren inguruan, 15 minutu gai bakoitzarekin, eta bigarren eta hirugarren gaiak jorratzeko mahai eta solaskidez aldatzen gara.

Nor?

Euskaraz egin nahi duen oro: euskaraz dakiena, zein euskaraz ikasten ari dena.

 

5.000

Lagunek hartu dute parte

800

Lagun urtero

2.009

urtean lehena Donostiako Boulebarrean

 

MINTZODROMO informazioa eskatu Mintzodromoa antolatzeko gira

 

Mintzodromoak