Donostiako euskararen erabileran eragiteko astean ordubete eskaintzezko prest zaude?

Zatoz Mintzalagunen mundura!

2019-11-22 - Bagera - Mintzalaguna

Mintzalagunon mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzalagunen komunitatea ez da soilik elkarrekin euskaraz hitz egiteko tartea, baizik eta esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabal bat da. Non Donostiako euskararen erabilera areagotzen laguntzen den.

Gaur egun 275 bidelari (euskara praktikatu nahi dutenak) baino gehiagok hartzen dute parte Donostiako Mintzalagunean eta urtetik urtera kopurua gorantz doa. Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio; baina bidelagunen kopurua ez da era berdinean hazten ari.

Hau horrela, bi talde ditugu itxarote zerrendan bidelagunen beharra dugulako: 14:00etatik 16:00etarako tartean ordubete ostegunetan eta 13:00etatik 15:00etarako tartean ordubete ostiraletan.

Bidelagun moduan parte hartzeko nahikoa da euskaraz erraz egitea. Beraz, animatu Mintzalagunon mundura eta lagundu zure inguruan zabaltzen!

Beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ere ongi etorria izango zara!

Izen ematea mintzalaguna@bagera.eus helbidean egin dezakezu edo 943005074 telefonora deituz.