Mintzodromoa baliabide bat gehiago da euskara ikasle, euskara praktikatu nahi duten edo euskaraz hitz egin nahi dutenek kaleko hizkerarekin eta euskara hiztunekin duten harremana errazteko.
Dinamizatzaile batek gidatuta, eta modu dinamiko eta girotuan, parte hartzaileek, denbora jakin batean, gai desberdinen inguruan hitz egiteko saioak dira.
Testuingurua
Ezagutzak gora egiten duen bitartean erabilera datuek beheranzko joera adierazten dute. Horregatik dira garrantzitsuak erabilera sustatzeko guneak eskaintzea. Lantoki, ikastetxe, elkarte, jai, eztabaida talde edo dena delakoa izanda ere, horrelako gune bat eskaini dezakezu euskararen erabileraren eremuak zabaltzeko eta interes desberdinen gaineko elkarrizketa informalak sustatzeko.
Lantzen diren gaiak testuinguruaren edo eskatzailearen interesen araberakoa izan daitezke. Materiala behar horien arabera moldatuko da.
Interesa baduzue jarri harremanetan zerbitzuak@idazkaritza.eus -en eta bertan urrekontua bidaliko dizuegu talde kopuruen arabera.