Euskahalduntze tailerrak

Hizkuntza eta generoaren arteko gurutzaketak

Euskararen jakintza inoiz baino altuagoa den arren, erabilerari erreparatuta ezin dugu berdina esan. Baina zeren arabera hautatzen dugu hizkuntza bat ala bestea erabiltzea? Zein eremutan erabiltzen dugu? Zergatik?

Galdera konplexuak badira, erantzunak are konplexuagoak dira. Euskararen erabilera hainbat faktorek gurutzatzen duten eta bertan eragin nahi badugu faktore horiek ezagutzea komeni da; horrela, errazagoa izango da behar denean esku-hartze bat egitea. Egitasmo honetako tailerren bitartez hartzailearengan gogoeta sorrarazi nahi da, azken helburu moduan hizkuntza erabileran eragiteko, zergatik erabiltzen duten edo ez duten euskara, norbanako gisa zein taldean.

Helburuak

Teoria feministak oinarri dituen tailerra da honakoa.

Lehena, hizkuntza eta generoaren arteko gurutzaketak ezagutzea; hizkuntza hautuek genero eraikuntzarekin duten harremanaz hausnartzea eta; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duten sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla ikusaraztea du helburu tailerrak. 

Bigarren helburu nagusia euskaltzaleen aktibazioa bilatzea da. Euskararekiko jarrera kontziente bat lantzen ahalegintzen garenez, honek jarraipen bat izan behar du eta honetarako bertaratutakoei modu aktiboan euskararen erabilera handitzeko tresnak eskaintzen dizkiegu.

 

Hartzaileak

Gazteak
Hezitzaileak
Irakasleak
Gurasoak

Edukiak

Dinamika parte hartzaile eta azalpen laburren bitartez hausnarketa indibidual zein kolektiboak eragitea da asmoa. 2 saioko tailerrak dira, alde teorikoa eta praktikoa banatuz.  Ondoko gaiak lantzen dira:

  • Zapalkuntza. Euskararen debekua mendez mende
  • Euskararen inguruko diskurtso berriak.
  • Hizkuntza erabilerak. 
  • Euskara eta feminismoaren elkarguneak. 

Aurrekontua

Aurrekontu pertsonalizatua dugu, saioen eta talde kopuruen arabera. Interesa edukiz gero, bidali email bat zerbitzuak@bagera.eus - era.