Ulerlagunak

Ulerlaguna egitasmoan parte hartu

Lagunak egin eta ondo pasa euskara praktikatuz

Modu atsegin, hurbil eta parte hartzailean praktikatu

Arrazoi ezberdinengatik euskaratik urrun bizi direnak baina gerturatu nahi dutenentzat zuzendua dagoen egitasmoa. Egitasmoan parte hartu ahal izateko, euskaltegiren batean egon beharko dira aldi berean. 

Saioak modu dinamikoz antolatzen dira: ahozkotasuna lantzen da joko edo kontakizunen bidez, entzunezkoa baliabide ezberdinez bidez eta ahozkotasuna lantzen den bitartean ahalik eta laguntza gramatikal gehiena ematen zaie baita ere jariotasuna landu dezaten. 

Ulerlagun saioetarako talde mota ezberdinak antolatzen dira: Bageran bertan 7 bat laguneko saioak edo mintzalagun egitasmoren formatu berean, talde txikiak.  Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. 

Ulerlaguna 2024-2025 ikasturtean parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik aurrera zabalik.

Saioak dinamizatzeko laguntzaile bila

Euskararen normalizazio prozesuari zure ekarpena egin nahi badiozu edota euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei lagun nahi badiezu, batu zaitez ulerlagun sarera!

Bolondresak behar ditugu ulerlagunen saioak dinamizatu ahal izateko, laguntzaileei formazio bere bat emango zaie  saioak dinamizatzeko baliabideak emateko.

Interesa izango bazenu, deitu 943005074 edo idatzi mintzalaguna@bagera.eus-era,