Bagera Elkarteak fanzine tailerra antolatu du, euskarazko sormen espresioa bultzatzeko. Martxoaren 18tik apirilaren 8ra, parte-hartzaileek beren fanzine propioa sortzeko aukera izango dute, asteartero 18:00etatik 20:00etara egingo diren saioetan.
Tailer honen irakasleak Maider Leturiaga, Esti Unanue, Ainara Alkorta eta Ainara Azpiazu izango dira. Haiek gidatuko dute sormen-prozesua, eta parte-hartzaileek hainbat teknika eta tresna erabiliz (idazketa, marrazketa, collagea...) beren fanzineak sortzeko aukera izango dute. Fanzinearen gaia "Gosea" izango da.