Kantatzeko ohitura berreskuratu, Euskal Kantagintza ondare gisa hedatu, kantuen bitartez euskal kultura, berezko izaera, ohiturak eta historia…ezagutzera eman nahi ditugu. Kultur transmisio lanari ekitea da eta aldi berean euskararen erabilera bultzatzea du helburu.
Egitasmo honek ez du abesbatza bat osatu nahi, baizik eta euskal kanta herrikoiak ikasi eta noiznahi eta nonahi, lagun edo famili artean euskaldunon ohitura den bezala kantuan aritzeko ezagutza jasotzea nahi du.
Hilero, hirugarren larunbatarekin, 12:00etan, Parte Zaharreko Fermin Calbeton kaletik abiatuta, Kantu Jiran ateratzen gara eta nahi duen orok parte har dezake.
2024ko irailean argitaratuko ditugu 2024-2025 ikasturtean antolatutako auzoetako kantu taldeen informazioa parte hartu ahal izateko.