Bagerakide kontari

Gai interesgarrien inguruan emandako hitzaldiak

Adituak izatera iritsi gabe, lana dela, edota zaletasunen bat dela, denok gaude hainbat gaitan bereziki jantzita.  Pentsa zer nolako altxorra egongo den 500 bat bazkideko elkarte bateko kideengan!

Aberastasun hori Donostiako euskaldunen eskura jartzea merezi duelakoan, Bagera elkarteak `Bagerakide kontari´ ekimena abiatzea erabaki du. Asmoa da Bagerakideei eta haien ingurukoei aukera ematea ezagutza hori zabaltzeko, hilean behingo hitzaldi sorta baten bidez. 

Urrian zehar zabalduko dugu 2024 - 2025 ikasturteko hitzaldien informazioa eta egutegia.