Serapio Mugica Zufiria

(1854-1941)

Gipuzkoako artxiboak goitik behera arakatu, txukundu eta sailkatu zituen Ormaiztegin  sortutako Serapio Mugicak. Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan lehendabizi eta Bartzelonan geroago. Bigarren karlistaldian liberalen kontra borrokatu zen.

Ikaragarriko lana egin zuen Gipuzkoako udal artxiboetan. Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria,Oiartzun, Astigarraga, Ordizia, Ezkio, Zumarraga, Zumaia, Zestoa eta Aizarnazabalgo artxiboak aztertu eta sailkatu zituen!

Hori gutxi ez, eta sekulako artikulu mordoa argitaratu zituen historiako aldizkarietan (RIEV, Euskal-Erria, Yakintza, Euskalerriaren Alde, Euskal-Esnalea, Arantzazu...). Real Academia de la Historiako urgazle, Frantziako Akademiako kide, eta Gipuzkoako kronikari eta seme kuttun izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzan gogor jardun zuen lanean, eta Historia saileko arduradun izan zen urtetan; 1934an Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu zuten.

Obra asko argitaratu zuen, besteak beste: Índice de los documentos del Archivo Municipal de la ciudad de San Sebastian (1898), Índice de los documentos del Archivo Municipal de Irun (1898), Los Gascones en Guipúzcoa (1923), Guía de Guipúzcoa (Fausto Arozenarekin batera, 1930), Donación a Leire (1935) eta Orígenes de San Sebastián (1936).

Donostian hil zen 1941ean, laurogeita sei urte zituelarik.

 

Argazkia: LUR hiztegi entziklopedikoa. 7, 497 or