Pepita Aramendi Azpiroz

(1896-1968)

Easo kalean jaio zen 1896ko apirilaren 17an; gurasoak aiarrak zituen, baina bera osaba-izebekin hazia behar zuen. Gaztetan ikasteko zaletasun handia izan zuen, baina ez zituen maistra ikasketak bukatzerik izan. Antzerkizaletasuna, berriz, txiki-txikitatik eraman zuen bihotzean.

Toribio Altzagaren inguruko antzerki eskolan hasi zen, artean umea zelarik. Bittori Artola, Ramonita Mezkiza, Bittori Arrieta eta Pepita Aramendi ziren taldeko emakumeak. Obra asko jokatu zituzten, besteak beste Gai dagonaren indarra eta Barrenean arra, biak Altzagarenak. Katalin Eleizegirenak ere bai askotan; argazkian, esate baterako, Iziartxo obrarako jantzita ikusten dugu Pepita.

Gerra aurretik, 1929an Joxe Manuel Agote donostiarrarekin ezkondu zen; saregilea zen gizona. Berehala, gerra piztu zen eta antzerki kontuak bertan bukatu ziren Pepitarentzat.

Hala ere, 1945 inguruan, Pierre Loti-ren Ramuntxo obra berriro jokatu zenean, berak papera izan zuen; azkena, hortik aurrera erabat utzi baitzuen antzerkia.

Hirurogeita hamabi urte bete zituen egun berean hil zen, 1968ko apirilaren 17an alegia.

Mirentxu Agote, Pepitaren alabak emanak dira argazkiak eta azalpenak.

 

Iturria eta argazkiak: Mirentxu Agote

 

Argazki oina:

Emakume antzerkilari taldea Toribio Altzagaren inguruan, 1924an, ezker-eskuin: zutik, Carmen Diez Aristiagirre, Felisa Areitioaurtena eta M. Luisa Irigoien; eserita, Lola Diez Aristiagirre, Bittori Arzelus eta Pepita Aramendi