Juan dan illian, Dona Maria-ren eleiz egokiyan, entzun ziran azkeneko, Ama naitasun ederrekoaren bederatzi urrenerako Santesteban zanak antolatutako kanta gain gañekuak. Makiñachobat jende biltzentzan bederatzi urrenian; egunetik egunera geyago; ta danak pozen pozez irteten ziran lengo kanta estitzu ayek entzun ta. Donostiarrentzat az da alako gauza egokirik, eta biyotza mugitzen diyonik sortu.
Donostiarra bai zan Santesteban . Bene benetako donostiarra. Emenche jayua 1809-ko Marchua-ren 26-an.
Bere gurasuak kalte aundiyak izan zituzten ingelez ta portugesak erriya sutu, lapurtu ta ondatu zutenian; ta ain gaizki beren burubak ikusirik, bigaldu zuten Santesteban, oraindik ume koŝkorra zala, Eskoriaza-ra, an zituzten amona ta osaba batzuben gana.
Erri artako apaiz buru Juan Jose Zaloña-k esaguturik musikarako zuben azkartasun neurri gabekua eraman zuben Oñati-ra, Garagarza, ango organistak, erakutsi zezayon musikari zegokiyon guziya.
Jakin ziranian Donostiyan Santesteban-en aurrerapenak, ekarri asi zuten ta gerostik bertan gelditu zan. Albeniz zegon Dona Maria-ko organista ta berakin jarraitu zuben ikasten al zan guziya. Eta Albeniz Madrid-era juan ta bere ondorengo Salzedo il zanian, Santesteban egin zuten Dona Maria-ko organista.
Geroztikako lanak zeñek biar bezela esan. Izandu zan Madrid-en, Paris-en, Italiya-n, zerbait ikasi zitekien leku guziyetan; ta antolatu zituben gero Meza, Miserere ta beste eresi asko, ta azkenik Kanto llano deitzen den eleiz kantak bere iritzira moldatu zituben.
1884-ko Ilbeltza-ren 11-an il zan Santesteban, bañan ez da il donostiarren biyotzetan, danak beraz gogoratzen dira, ta ez guchiyena juan diran egunetan bezela bere kanta polit, estitsu, ederrak entzuten diranian.
Euskal-Erria aldizkaritik hitzez hitz hartua; LXX, 530 or. 1914ko ekainaren 30ean
Argazkia: Eresbil