Bergaran sortua, Donostian egin zuen bizitza osoa eta oso donostiartzat zeukan bere burua.
Artearen alorrean nabarmendu zen batez ere. Alde batetik, arte kritikari gisa asko idatzi zuen Egan, BSVAP, Vida Vasca, Munibe, Yakintza eta Libro de Oro aldizkarietan.
Bi liburu ere argitaratu zituen erdaraz: Breves noticias de los juegos y deportes vascos (1922) eta Mi pueblo ayer (1932); azken horrek arrakasta izugarria izan zuen, Donostia zaharreko kontakizun eta pasadizo paregabeen kronika baita. Aitor dut liburu honetan agertzen diren biografia asko (Periko Bixar, Ixkiña, Etxekalte, Kaximiro, Martzial Zikin...) Dunixiren orrietan kontatzen diren pasadizo eta gertakarietan oinarrituta osatuak direla.
Margolari lanetan ere ez zen makala izan; paisaiak margotu zituen batez ere. Lehen erakusketa 1930ean egin zuen Círculo San Ignacio-ko aretoan; 1949an, beste erakusketa egin zuen Udaletxeko Aretoan.
Musikazalea ere bazen, eta Donostiako Orfeoiari lotua egon zen urte askotan.
Donostian hil zen 1964an.
Argazkia: Miguel Pelay Orozco. Música sembrada: Orfeón Donostiarra. 9. or.