Euskara eta feminismoa tailerra

Tailerraren memoria

Zein lan egin dute Donostiako emakumeek euskararen transmisioan?

Kokapena

Idatzi honetan, martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean*, Donostian egin zen “Euskara eta Feminismoa” izeneko tailerraren memoria topatuko duzu. Bertan egon ziren partaideek egindako ekarpenak eta tailerrari jarraipen praktiko bat emateko gakoak jasotzen ditu dokumentuak.

Ez da kasualitatea tailer honetan euskararen eta generoaren gaiak elkar hartuta aztertzea. Bizipenetan eta  ekimen praktikoetan oinarritutako tailer honen aurrekariak dira azken sei urte hauetan, gaiari buruz idatzi, esan eta eztabaidatu direnak (hitzaldiak, lan saioak, publikazioak...). Tailer honen bitartez, herriz herri euskara eta feminismoaren elkargurutzaketaz hitz egiteko abaguneak sortu dira, kasu honetan, Donostian. Guztira, bataz bestean, 10 laguneko taldea bildu zen, adin, esperientzia eta auzo desberdinetakoak denak. Tailerra bi egunetan eta bi zatitan banatu zen:

* Hasiera batean, tailerra otsailaren 25ean eta 26ean zen egitekoa eta data egokiago bat topatze aldera, martxoko azken ostiralera eta apirileko lehenengora aldatu zen egitasmoa.

 

1. EGUNA

2. EGUNA

1.zatia

18.00 - 19.20

Tailerra eta taldea aurkeztu

Talde ezagutza > Bingoa

 

Hizkuntza eta generoaren elkargurutzaketa > teoria

AULKINGURUA - Donostia

 

 

Taldeka hainbat termino ezagutu

Hizkuntza eta generoaren elkargurutzaketa > elkarri zer eman?

atsedena

 

 

2.zatia

Hizkuntza eta generoaren

Erreferenteak ezagutu + zerrendatu

19.30 - 20.15

elkargurutzaketa > norberetik.

 

 

 

Lan ildo berriak proposatu

 

Collagea aurkeztu

 

 

Balorazioa

Balorazioa

PARTAIDEEN BIZIPENAK ETA HAUSNARKETAK

Lehen eguna

Kontzientzia piztea eta euskara eta feminismoaren elkarreraginaren inguruan hausnartzea izan da lehen egunaren helburua. Euskal mugimendu feministaren ibilbidea errepasatu dugu memoria presente edukitzeko. Horretaz gain, hainbat termino ezagutu eta aipatu ditugu, hala nola, “ama-hizkuntza”, “naturalizazioa”, “hizkuntza-praktikak, boterea eta gatazka” edota “normalizazioa eta ahalduntzea”. Horren helburua, eguneroko genero eta hizkuntza praktikei izen teorikoa jartzea izan da, tailerrean zehar denek ulertuko ditugun kodigoetan aritzeko.

Ondoren, partaide bakoitzak hizkuntza zapalkuntzaz eta genero zapalkuntzaz noiz jabetu zen adierazi du collage baten bitartez. Partaideek asko izan dute kontatzeko, oso aberatsak izan dira egin dituzten ekarpenak. Nabarmendu daitekeen datu bat errepikatu da hainbat parteideetan; gehienen kasuan, hizkuntza zapalkuntzaz lehenago ohartu ziren, genero zapalkuntzaz baino.

Bigarren eguna

Aulkingurua: eztabaidatzeko amuak (audioa dago)

Esan gabe utzi nahi ez dituzten kezka, zalantza eta adierazpen oso interesgarriak azaleratu dituzte eta aulkian eserita horien inguruko solasaldia izan dugu. Hauek dira aipatu diren bizipenen bi adibide:

  • Taldeko helduenek aipatu dute gazte garaian feminismo politikoa eta formazioa haiengana ez iritsi izana: “gaztetan feminismo hitza ez nuen ezagutzen, baina emakume izanik euskaraz lan egiten genuen (hizkuntza + generoa) aurrera ateratzeko”.
  • Borroka guztiak inter-erlazionatuta egon behar dira, hori berreskuratu behar dugu. Feministen borroka garai batean ez omen zegoen beste borroketan txertatuta, ezta euskalgintzarena ere, eta hori aldatzea garrantzitsua da, borrokek elkar elikatu baitezakete. Horren adibide praktiko bat da, adibidez, hizkuntza-erasoak ez direla hain erraz idetifikatzen, ez behintzat genero-erasoak bezala. Edo honako galdera hau ere bai: izan zaitezke feminista euskararen alde egin gabe, eta alderantziz?

Hikuntzak eta generoak elkarri zer eman?

Hauek dira atera ziren ideiak: FEMINISMOAK EUSKARARI

  • Harrotasunak eta errebeldiak ezaugarritzea
  • Erasoak identifikatzea
  • Unibertsaltasuna eta kolokialismoa/modernismoa izatea
  • “Feminista naiz” identifikazio zabala atxikipen handiz baliatzea
  • Konplejuak identifikatzea eta horiei aurre egitea
  • Aniztasuna onartuagoa izatea: identidade desberdinetara egokitzea
  • Gizartearen gai nagusi bihurtzea
  • Interpelazio zuzena erasoak egiten dituenari
  • ‘Emakume ahaldundu /Hiztun ahaldundu’ kontzeptua bereganatzea EUSKARAK FEMINISMOARI
  • Globalizazioaren atzaparretatik ateratzea
  • Hizkuntzatik hastea generoa ikertzen
  • Hizkuntzaren alde ekiteko botere / etorkizun / indar sentipena
  • Gainerako borroka zapalduekin eskutik emanda joatea
  • Hizkuntza eta, horrenbestez, generoa ere euskaldun guztion kontua dela ulertzea.
  • KOMUNITATEA
  • Borroka “ez-lagundu” bat dela aitortzea (beste zapalkuntza batzuk bezala) > feminismoari gogorarazi eta exijitu behar zaion ideia “pink-washig”-aren aurka

Donostian zer?

  • Nor-nahi ilustratzailearen sarrera batekin, izena jarri nahi izan diegu euskalgintzan eta feminismoan lan egin duten emakume donostiarrei.
  • Erreferenteak zerrendatu dira (audioa eta idatzi bat dago)
  • Etorkizunera begirako ekimenak proposatu dira:
  1. Beka ikerkuntza (Erakusketa bat edo genealogia poster bat sortu)
  2. Sormen lanak eta merchandisinga sortu
  3. Genealogia bat eraiki > 7 biografia garatu, adibidez
  4. Irutxulon erreportai bat sortu (Tailerrean sortu dugun emakume sarea baliatu horretarako)
  5. Musikan, idazketan, zientzian, kirolean edo unibertsitate esparruan euskaraz aritu diren emakumeei buruzko manifestu bat atera.
  6. Hizkuntza erasoentzat dekalogo bat sortu asanbladetan baliatzeko, kontzentrazioak bultzatzeko.

BALORAZIOA: PARTAIDEENA ETA OROKORRA

  1. Partaideak:

Taldeko partaideak hamar izan ziren: denak emakumezkoak eta adin desberdinetakoak. Donostiako hainbat auzotako kideak ginen eta hizkuntzari dagokionez, gehienek ama-hizkuntza euskara zuten partaideak zeuden, nahiz eta baten batek ama-hizkuntza gaztelera izan eta gero euskaldundua izan. Hau da egin duten balorazioko ideia-zerrenda:

  • Tailerrean beroaldia sartzen dela aipatu dute, baina tailerra bukatzean beroaldia eta ekiteko gogoa lasaitzen dela ere bai. Hala ere, tailerra “terapia” edo ideiak askatzeko bide bat dela esan dute.
  • Arlo edo borroka zapalduen arteko lotura eta elkargurutzaketaren kontzientzia giltzarria eta ekiteko bide bat denaren ideia nabarmendu da > (euskara, generoa, hirigintza, ekologismoa...): Donostian une honetan euskara eta generoaren arteko uztarketa klabea da, horri eutsi behar zaio. Birsortzeko eta beste belaunaldi batzuetara iristeko zapalkuntzen arteko lotura beharrezkoa da.
  • “Hizkuntza zaletasunekin lotu nahi dugu askotan, baina ez dezagun ahaztu hizkuntza zapalkuntza eta borrokekin ere lotua dagoela. Dena ez da atsegina, kexatu eta aurre egin behar da ere”.
  • Partaide batzuek adierazi zuten lan saioaren metodologiak urduritasun apur bat piztu dietela, ez jakitean zer egingo dugun, ohiko hitzaldi formatua ez delako eta abar. Oso parte-hartzailea, sortzailea eta dinamikoa izan da tailerra, baina gustura egon direla esan dute: “Gogorra izan da hitza hartzea, errazagoa da entzule soil izatea; baina berriz egingo lukete”. Gauza berria izan da askorentzat. Hasieran zalantzati ea zein ekarpen egin zezakeen norberak, baina azkenean ikusi zen norberak bazuela zerbait emateko.
  • Helduenek aipatu dute ikusten dutela egungo gazteak prestatuta daudela horrelako gaiei ekiteko. Eta tailerrean zeuden gazte horietako gehienak gogotsu agertu dira ildo honi jarraipena eman eta ikertzen eta ikasten jarraitzeko.
  • Sare bat sortu da tailer honetatik. Hainbat belaunaldi, jarrera eta ekarpen egon dira > aniztasuna.

Dinamizatzaile gisa, partaideen lana eta ekarpenak interesgarriak, aberatsak eta baliagarriak izan direla uste dut. Taldea hasieran urduri zegoen, baina pixkanaka geroz eta lasaiago sumatu dut. Azkenean, hitz egiteko beharra ikusi da, baita hausnarketak partekatu eta eztabaidatzeko ere. Horrez gain, batetik, gaiarekiko interesa duten emakume feministak identifikatu dira eta bestetik, nolabait eta gutxinaka bada ere, gaian sakontzeko nahia piztu dela esango nuke.

Ireki den bideak emankorra dirudi eta aurrera begira ere, lanean jarraitzeko interesa eta beharra azpimarratuko nuke.