Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, Bagera Elkartearen helburu nagusia euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Bide horretan elkartea osatzen duten ehunka bagerakideen laguntza ezinbestekoa izan dugu eta aurrerantzean ere izango dugu. Bide luzea dugu oraindik egiteko eta zure laguntzari esker lortuko dugu!
Euskaraz bizi nahi dugulako. Hiri euskaldunagoa eraikitzeko. Edozein gai euskaraz lantzeko aukera dagoela erakusteko. Ideia berriak sortzeko aukera izateko. Donostiako ekitaldi nagusietan euskararen erabilera bermatu dadin eskatzeko. Mintzalagunak trebatzen euskaraz egiteko aukera izateko. Hizkuntza ohiturak aldatzeko, hunkitzeko, Ekiteko!
Bagera elkartea behar dugu, eta denon artean eraikitzen jarraituko dugu.
Oraindik bagerakide ez bazara animatu!
Euskararen erabileraren normalizazioan Bagerak egiten duen lanari bultzada garrantzitsua emateaz gain, abantaila ezberdinez gozatu ahal izango duzu:
Donostian antolatzen diren ikuskizunetarako sarreren zozketan parte hartzeko aukera izango duzu
Bagera salgai duen materialean deskontuak izango dituzu
Bagerakideen buletina jasoko duzu hilero
Asteko jardueren informazioa jasoko duzu asteleheneroErrenta aitorpenean %30eko itzulketa jasoko duzu.
Denon artean egingo dugu!