Loiolako Erribera

Erribertxo

Kultur Elkartea



Zein gara gu? Nor gara gu?

Loiolako Erriberako Euskararen Plan Integrala 2013. urtean diseinatu eta 2014.ean martxan jarri zuten lehenengoz. 
Loiolako Erriberako Euskara Batzordea Auzo Elkartearen batzorde gisa eratu zen 2011. urtean. 2017an Erribertxo Kultur Elkartea sortu zuten. Ordutik hona hamaika ekintza bideratu dituzte auzoan euskararen eta euskal kulturaren presentzia indartzeko. 
Erribertxo Kultur Elkarteak Donostiako Loiolako Erribera auzoan Euskararen erabileraren normalizazioa, euskal kultura indartzea eta kultur arloko ekimenen zein herritarren partaidetzaren bidez auzokideon bizi kalitatea hobetzeko xedea du. 

Nahiko auzo berria da Loiolako Erribera eta oraindik ere bizilagun berriak jasoko dituena. Berria den heinean, auzoa gorpuzten ari da. Hala ere, badira azken urteotan egonkortu diren hainbat ekimen eta eragile berriak ere sortu dira.
Auzokideen tipologiari erreparatuta, gehiengoa familia gazteek osatzen dute. Hori dela eta, bereziki haur eta gurasoengan eragiteko ekintzak burutzen dituzte.

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



Gau Beltza

Halloween egunak auzoan hartu duen indarra ikusita, kultura iparramerikarra gailendu eta euskara albo batean geratu izan da. Horri aurre egiteko asmoz, Euskal Herriko herri eta auzo askotan jarri da martxan Gau Beltzaren egitasmoa Topagunea eta tokiko euskara elkarteen eskutik. Donostiako beste auzo batzuetan ere antolatu ziren ekintza, eta Loiolako Erriberan 2021ean antolatu dute lehen aldiz ospakizun honen bueltako egitaraua.

Material ugari dago sarean, eta hori oinarritzat hartuta eta aisialdi talderen bat eta ikastolarekin elkarlanean diseinatu eta gauzatu zen iaz Gau beltza Loiolako Erriberan. Ekintzen artean, gau beltza prestatzeko kalabaza tailerrak, ipuin kontalaria eta arimen biltzarra antolatu ziren.