Intxaurrondo

Plazara Goaz

Euskara Batzordea



Zein gara gu? Nor gara gu?

Intxaurrondo-n euskararen erabilera sustatzeko sortu zen orain dela hogei bat urte Plazara Goaz euskara batzordea.

Taldetxo bat osatu genuen hasieran. Hantxe bildu ginen AEK, auzo elkarteak, Kultur Etxea, Intxaurrondo Ikastola, Bagera taldea, auzoko Euskal Herrian Euskaraz taldea, Zulo Zahar elkartea, eta hainbat jende independente ere.

1998an Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina antolatzea izan zen lehen jarduera fuertea. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan PLAZARA GOAZ Euskara Elkartearen sorrera.

Haur-jolasak, Euskal Astea, ikastaroak, pailazoak, gaztaina-erreketak … antolatzen ditugu. Baina ekintza horiek bazuten, eta egun ere badute xede bat:  Euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko euskal gune ahalik eta zabalenak bideratzea, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egitea.

Intxaurrondoko datu soziolinguistikoak

Euskararen kale erabilera %

Ibilbidea

Euskararen kale erabilera

Gaztelaniaren kale erabilera

Beste hizkuntzen kale erabilera

Haurrak (2-14 urte)

Gazteak (15-24 urte)

Helduak (25-64 urte)

Adinekoak (65 urtetik gora)

Intxaurrondo

9,7

90,3

0

14,1

5,2

11,2

1,4

*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



Ibilaldiak

Auzoko izendegiari eta historiari lotuta auzoan zehar ibilaldi batzuk diseinatu eta gauzatu dituzte beste eragile batzuekin elkarlanean. 2021ean hiru ibilaldi burutu zituzten: Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartearen eskutik, Intxaurrondoko historiaren aztarnak berreskuratzen, Aranzadiren eskutik, Intxaurrondoko hegaztiak ezagutzen eta Koldo Izagirreren eskutik, Ibilaldi literarioa Intxaurrondon. Aurten egitasmo honekin jarraitzeko asmoa dute.