Badira 25 urte Egiako bizilagunak auzoko euskararen egoera hobetu nahian biltzen hasi ginela. Urteetan zehar batzordeak aldaketak izan ditu eta askotariko ekintzak egin dira. Egian euskaraz eguna eta Korrika egunetatik harago joan nahian 2015ean abian jarri genuen Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenak arrakasta handia izan zuen auzoan. Hemen eskuratu daiteke ekimen hartako informazio guztia hemen
Orain, ekimen horri jarraipena eman nahi diogu. Izan ere, auzoko euskararen erabileraren datuek argi erakusten dute euskararen sustapenean lanean jarraitu beharra dagoela.
Egiako euskara batzordean parte hartu nahi izanez gero idatzi egiaeuskaraz@gmail.com helbidera.
Euskararen kale erabilera %
|
|||||||
Ibilbidea |
Euskararen kale erabilera |
Gaztelaniaren kale erabilera |
Beste hizkuntzen kale erabilera |
Haurrak (2-14 urte) |
Gazteak (15-24 urte) |
Helduak (25-64 urte) |
Adinekoak (65 urtetik gora) |
Egia |
14,2 |
84,4 |
0 |
29,3 |
13,5 |
13,5 |
2,2 |
*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra |
Egiako eskubaloi taldean auzoko haur eta gazte asko daude. Hori horrela, eragin eremu garrantzitsua denez, euskararen egoera zertan den aztertzeari ekin zaio. Zuzendaritza batzordearekin elkarlanean entrenatzaileak haur eta gazteen eredu diren heinean, euskararekiko motibazioa sustatzeko baliabideak eskaini zaizkie. Aurrera begira haiekin lanean jarraitzea aurreikusten dute.
Egian Euskaraz, Bagera Elkartea eta Taupa Mugimenduak hurrengo Ekainaren 14an egingo dugun “Auzoko Elkarrizketak” ekimenera gonbidatu nahi zaituztegu. Informazioa osorik jasotzeko sartu hemen eta ikusi dokumentua. __________________________________________ Desde Egian Euskaraz, Bagera Elkartea y Taupa Mugimendua queremos invitarte al próximo encuentro “Auzoko...
Jarraitu irakurtzen →