Añorga

Añorgan Euskaraz Bizi Gara



Zein gara gu? Nor gara gu?

Añorgak 2.600 biztanle inguru ditu eta hortaz, Donostiako auzo txikienetariko bat dugu; hala ere, auzo euskaldunenetakoa da. 2016an  Euskaraz Bizi Naiz ekimena burutzeari ekin genion Egia auzoan 7 astez euskaraz bizi ondoren, ekimen honen lekukoa hartuz. Horrela sortu genuen Añorgako Euskara Batzordea eta ordutik, añorgako beste eragile eta taldeekin batera Añorgan euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortzearen alde egiten dugu lan.

Sare sozialak

  • Facebook: Añorgan Euskaraz

Añorgako datu soziolinguistikoak

Euskararen kale erabilera %

Ibilbidea

Euskararen kale erabilera

Gaztelaniaren kale erabilera

Beste hizkuntzen kale erabilera

Haurrak (2-14 urte)

Gazteak (15-24 urte)

Helduak (25-64 urte)

Adinekoak (65 urtetik gora)

Añorga

46,2

53,6

0,2

61,5

55,5

36,2

30,6

*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



Mihiluze herrikoia

Euskararen eguna zein Korrikaren girotzean antolatu izan dute. Antolatu den bakoitzean auzoko adin guztietako kuadrillen artean arrakasta handia izan duen ekintza izan da.

https://anorgakke.eus/anorga-kultur-ekitaldiak/