Berritsu euskara batzordea 2016an sortu genuen auzoko hainbat elkartek: Super Xagu jai batzordeak, Amara Berriko Auzo Elkarteak, Urrats eta AEK euskaltegiek, Ikasbide kultur elkarteak, Ilunki Kultur Elkarteak, Ernest Lluch kultur etxeak eta Amara Berriko Guraso Elkarteak osatzen dugu batzordea.
Euskararen erabilera sustatzeko ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar: Saioak familian, mintzalagun taldeak, Parketarrak, Gazteentzako tailerrak, Amara Berriko Krosa, Bertso afariak, Azaro Kulturala, Euskararen eguna, Sugar Gaua… eta askoz gehiago!
Azken datuen arabera (2019), Amara Berrin 30.499 pertsona bizi dira, horietatik 16.497 emakumeak eta 14.002 gizonak. Bataz besteko adina 45,76koa da.
Euskararen kale erabilera % |
|||||||
Ibilbidea |
Euskararen kale erabilera |
Gaztelaniaren kale erabilera |
Beste hizkuntzen kale erabilera |
Haurrak (2-14 urte) |
Gazteak (15-24 urte) |
Helduak (25-64 urte) |
Adinekoak (65 urtetik gora) |
Amara Berri |
18.2 |
80 |
1.9 |
31.5 |
14.1 |
17.1 |
7.1 |
*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra.
2014. urtean antolatu zen lehen aldiz Euskararen Aldeko Amara Berri Krosa. Gaur egun, Berritsu Euskara Batzordeak antolatzen du eta 2024an AB Krossaren IX. edizioa ospatu zuten, parte hartze itzelarekin. Bi kategoria daude: haurrena eta helduena. Bigarren hauek 3 edota 6 kilometroko lasterketa egiteko aukera dute. Lasterketa ondoren sari banaketa, umeentzako jolasak, helduentzako merienda eta musika kontzertu baten bidez giro euskaldun paregabea sortzen da Amara Berri auzoan.