Aiete

Aieten euskaraz

Aieteko euskara batzordea



Zein gara gu, nor gara gu?

2014. urteko Euskararen Egunaren harira Aieteko euskaldun eta euskaltzale talde bat elkartu eta auzoan euskararen erabilera sustatzeko beharraz ohartu ginen.

Euskararen Egunaren arrakastak eta egun haien aitzakian elkartu ginen euskaldun andanak animatuta euskararen alde lan egiten jarraitzeko erabakia hartu genuen.

Prententsio handiegirik gabe, pixkanaka-pixkanaka auzoko euskaldunak elkartzeko espazioak sortu, eta elkar ezagutuz Aieten euskara ageriko egin nahi dugu.

Aieten ere euskaraz bizi nahi baitugu.


Aieten Euskaraz Instagram kontua

Aieteko bloga

 

Aieteko datu soziolinguistikoak

Azken datuen arabera (2019), Aieten 14.373 pertsona bizi dira, horietatik 7.274 emakumeak eta 7.099 gizonak. Bataz besteko adina 42,33koa da. 

Euskararen kale erabilera %

Ibilbidea

Euskararen kale erabilera

Gaztelaniaren kale erabilera

Beste hizkuntzen kale erabilera

Haurrak (2-14 urte)

Gazteak (15-24 urte)

Helduak (25-64 urte)

Adinekoak (65 urtetik gora)

Aiete

26,1

73

1

35,5

7,4

23,2

19,7

*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



El faro del silencio eta Aieteko historia uztartzen dituen pista jolasa

Azkeneko Korrikaren harira, Aieteko parkean zehar scape room bat antolatu zuten. Ibon Martin idazlearen El faro del silencio liburuan eta auzoko istorioetan oinarritutako pista eta proba ugarirekin osatu zuten escape rooma.