Irakurketa Erreza talde berria

Arratsaldez Ernest Luch liburutegian

2019-05-22 - Bagera

Irakurketa Erraza Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Fernando Morilloren “Santiago bidearen misterioa” irakurriko dugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

 

DATA: maiatzaren 28tik uztailaren 2ra (asteartero).
ORDUA:
19:00etatik 20:00etara.
TOKIA: Ernest Lluch Liburutegian, Arccon.

Izena ematea: Bagera Elkartean

Telefonoa: 943005074

e-posta: bagera@bagera.eus

Helbidea: Hernani kalea 15, behea