TARTEKA: Surf ikastaroa

Olatu artean euskaraz gozatzeko, surf ikastaroa irailaren 30ean!

2026-09-10 - Bagera - Euskara Tarteka surf ikastaroa

Udari agur esateko eta udazkenari indarrez ekiteko, Bagerako Tarteka egitasmoak plan ezin hobea prestatu du irailaren amaierarako: surf ikastaroa.

Gazteen artean euskarazko harremanak estutzeko eta aisialdiaz komunitatean gozatzeko asmoz, oraingoan uretara egingo dugu salto. Ikastaroa Groseko Indarra Surf Eskolaren eskutik egingo dugu.

Berdin dio inoiz taula baten gainean ibili ez bazara edo jada trebetasun apur bat baduzu; helburua elkarrekin ondo pasatzea, olatu artean zerbait berria ikastea eta, beti bezala, giro euskaldun eta ederrean arratsalde bat igarotzea da.

Hitzorduaren datuak:

  • Eguna: Irailak 30.

  • Ordua: 18:00etan.

  • Lekua: Groseko Indarra Surf Eskola.

  • Prezioa: 17 euro (Bagerako bazkideentzat 12 euro).

  • Izen-emateko azken eguna: Irailak 23.

Plazak mugatuak dira, beraz, ez lo hartu! Animatu eta zatoz gurekin uretara! 

Izena emateko formularioa

Emaila
Izen abizenak
Telefonoa